pertsonentzat eta planetarentzat egina

Modan gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzen dugu, inspirazio eta sentsibilizazio herraminta modura, gizartearekin eta planetarekin errespetuan oinarritzen den bizimodua lortzeko.

Por el planeta

%100BERZIKLATUA

Jasangarritasuna

Bask-en konponbide alternatibo bat eskaintzen dugu, gure balioen arabera janzteko. Arropa sinpleetatik haratago joaten gara. Gure produktuak eta egiten dituzten pertsonak errespetuz ete begirunez tratatu eta, aldi berean, ingurumena errespetatzen dugu. Ingurumenean gure eragina murrizteko konpromisoa hartu dugu lan egiten dugun komunitateei ahalduntzen zaien bitartean. #jantzizurebalioak

Gardentasunak Basken barruan gertatzen den guztia erakustea ez ezik, kultura eta komunitate sentimendua bultzatzen duten espazioa sortarazten du. Garrantzitsua da markak, beirazko kutxa gisa, gure kultura eta balioak islatzea. Horrela, komunitatearekin konfiantza emozional eta lotura estua sortzen dugu. 

Transparencia radical

Benetako jasangarritasuna bermatzeko bi oinarri daudela ulertzen dugu: ingurumena eta gizartea, pertsonak. Gure jantzien ekoizpena komunitate ahulen transformaziorako prozesu bezela erabiltzen dugu, soldata eta lan-bizi baldintza duinak bermatuz.

"Harrotasunez Euskal Herrian egina"

Pertsonengatik.

Gure produkzio-katearen prozesuaren zati bakoitzak ingurumenean eragin zuzena sortzen du gure planetan, Bask-en planetan sortzen ditugun kalteak ahalik eta gehien minimizatzeko konpromisoa hartzen dugu. Hurrengo belaunaldien existentzia bermatzeko eta inguratzen gaituen guztiarekiko errespetutik egiten dugu, naturarekin dugun loturagatik eta aportatzen digun guztiarengatik.

Planetarengatik.

"Harrotasunez Bangladesh-en egina"

Gardentasuna

logo bask

Modan gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzen dugu, inspirazio eta sentsibilizazio herraminta modura, gizartearekin eta planetarekin errespetuan oinarritzen den bizimodua lortzeko.

Espiritu abenturazale eta bidaitzileak inspiratzen dituzten leku bakanetan,

naturarekin harremanetarako uneetan, 

jaiotzen da Bask.

ASIARA BIDAIA

Dhaka, Bangladesh, 2019-04-24 Rana Plazako ondamenditik sei urtera., 

Asiako leku urrutienetara bidaiatzeko aukera izan dugu, egun janzten dugunaren atzean dagoen ezkutuko errealitatea ezagutzera ematen duen dokumental bat grabatzeko, modaren industriak gehien kaltetutako lekuetara; Txina, India eta Bangladesh. 

 

Sistema honek pertsonengan eta planetarengan duen eragin negatiboa ikusi dugu,  gure balioekin bat ez datorren jantzi bat eramatearen benetako esanahia ulertu dugu eta alkandora sinple baten egiazko kostua.

 

Bidaia honetan ikusi duguna ezin dute hitzek azaldu. Lan baldintza kaxkarretan lan egiten zuen 16 urteko mutil bat, 8 ordu baino gehiagoko lanegunak egiten zituen eta egunean 2 euro baino gutxiago kobratzen zituen eszena baten konplize izan ginen. Orduan izan zen konturatu ginenean Bask-en ez ginela arazo honi irtenbidea edo soluzioa ematen. Mutilaren izena Jewel da eta 2 urte baino gehiago daramatza lanean

Tristura, haserrea eta babesgabetasunagatik negar malkoak atera zitzaizkigun, errealitate bat ikusteko eta ezer aldatzeko gai ez ginela sentitzean.  Emozio malkoak ere atera ziren gure begietatik, iluntasun horren guztiaren artean paradigma honen aurka borrokatzen duten mugimenduak eta ekimenak daudela ikusita. Industria aldatzeko grinez eta gogoaz bete ginen, gaur egun moda gisa ezagutzen duguna eraldatuko duten liderrak ezagutu baitgenituen. 

 

Bidaia honek gauza txikiak egiten dituzten jende askok mundua alda dezakeela ulertarazi gaitu, bidaia honek aldaketa horren parte izan nahi dugula ere ikusarazi digu eta Bask-ek inoiz baino zentzu handiagoa zuela errealitate honen eraldaketan, eta hementxe gaude, mundua aldatu nahian. 

.

logo bask